|
|
|
|
|
|
|
|
| 1980-81eko
neguan, herriko laguntalde desberdinetako pertsona
batzuen artean egindako bilera baten ondoren,
sortu zen gaur egun Gipuzkoako Elkarterik aktiboenetako
bat dena: Irrintzi Elkartea.
Interneteko
orri hauen bidez, munduak gu ezagutzea nahi
dugu, denek jakin dezaten badutela hemen edonori
irekita dagoen txoko bat gu ezagutu nahi izanez
gero. (Baita txakoli edo sagardo on bat hartzeko
ere).
DATUAK:
Elkartearen
lokala Kale Nagusiko 27. zenbaki behean dago.
Bi janleku, patio bat, sukalde moderno bat
erosotasun guztiekin (ontzi-garbigailua, mikrouhina,
etab....) eta hiru biltegi ditu (bat txirrindularitza-sailarena).
Gaur egun 87 bazkide ditu eta hauetako sei
emakume dira.
PASADIZOZKO
DATUAK:
Sortzaile
izan ziren bazkide kopurua 55ekoa izan zen.
Lehenengo kuota 1981eko martxoan ordaindu
zen.
Gizarte obraren zenbateko osoa 4.541.213,27
pezetakoa izan zen.
Elkartearen legalizazioa Gobernu Zibilean
1981eko ekainaren 1ean izan zen.
Udalak irekitzeko eman zuen baimena (orduan
Carlos Etxenike zen Alkate) 1981eko uztailaren
17ko data du eta 12.500 pta. ordaindu ziren
Irekiera-tasa modura.
Txirrindularitza-saila 1982ko udan sortu zen.
Elkartearen anagrama Gotzon Mujika villabonatarrak
egin zuen.
|
|
|
|
|
LEHENDAKARIAK:
*
Genaro Domenech Biurrun (1981-1982).
* Luis Alberto González Calvo (1983-1984).
* José Mª Galarraga Iraola (1985-1986).
* Mikel Uzkudun Bazterargi (1987-1988).
* Patxi Usandizaga Ezeiza (1989-1990).
* Miguel Balerdi Garayar (1991-1992).
* Juan Mª Ezkioga Garagorri (1993-1994).
* Miguel Navaroa Otaño (1995-1998).
|
|
|
KIROL-IHARDUERAK
|
|
|
|
|
TXIRRINDULARITZA:
Elkartearen
iharduera nagusia txirrindularitza-saila
da. Elkartea sortu eta handik urtebetera
osatu zen, 1982ko udaberri-udan. Sail
honetako ahalmen ekonomikoaren arabera,
kadete, jubenil eta afizionatu mailetan
lan egin da (azken honetan beste elkarte
batzuekin elkarlanean arituz). Hamasei
urte hauetan asko izan dira eskolako
txirrindulariek lortu dituzten garaipenak,
eta baita izandako pasadizuak ere:
Andoni Imaz futbolariak lortu zuen
Irrintzi Txirrindularitza-eskolarako
lehen garaipena; Ainhoa Ostolazak
Munduko Txapelketa batean emakumezko
mailan lehen garaipena lortu zuen
Espainirako; txirrindulari profesionala
izan zen Xabier Usabiaga eta Afizionatu
mailan Euskadiko Txapelduna izan zen
Imanol Galarraga Irrintzi eskolan
hasi zuten bere kirol ibilbidea.
|
|

Sail
honek beti txirrindularitzaren sustapena
izan du helburu, hau da, haur-kategoria
ezberdinen sustapena: benjaminak,
alebinak eta infantilak.
|
|
|
|
|
ARETO-FUTBOLA:
1981ean
eta herriko BEHAR-ZANA Elkartearen
erreleboa hartuz, kirol honetako zale
ziren bazkide batzuk Villabonako Areto-futbolaren
Txapelkelketa antolatu zuten 1981etik
1985ra, arrakasta handia lortuz.

|
|
ZIKLOTURISMOA:
1997an
beste sail berri bat sortu zen Elkartean,
Zikloturismoarena eta urte berean
maiatzean VILLABONAKO I. ZIKLOTURISTEN
IBILBIDEA burutu zen.
|
|
|
|
|
TXIRRINDULARITZARI
BURUZKO IHARDUNALDIAK:
1995ean
txirrindularitzarekin zerikusia duten
gaien inguruan hitzaldi batzuk antolatzea
pentsatu zen, horrela Txirrindularitzari
buruzko Ihardualdiak sortuz. Iharduera
ezaberdinak honakoak izan ziren: 95-10-30
ABENTURA ( Juan Carlos Nájera eta
gonbidatu bezala, Josu Iztueta eta
Angel Ortiz etorri ziren). 95-10-31
GAZETARITZA (Benito Urrraburu -D.V.-,
Tito irazusta -Cope-, Dani Egaña -Herri
Irratia-, Aitor Garmendia -Banesto-,
Iñigo-Polti- eta Jon Odriozola -Gewis-).
95-11-02 DIAPOSITIBEN EMANALDIA (
Rafa Gómez -Bicisport Bike-). FONDOKO-BTT
TXIRRINDULARITZA (Gonbidatu bezala:
Joseba Ovando -BTTko Espainiako Txapelduna-,
Juan Carlos Garro -MTB Espainiako
Itzuliko liderra-, Jokin Mujika -Ciclo-Croseko
Espainiako Txapelduna eta rutako profesional
ohia- eta Andoni Olaberria -MTBko
Espainiako Txapelduna 94an-). 95-11-03
PRESTAKUNTZA FISIKOA ETA MEDIKUNTZA
(Iñaki Arratibel -Kirol medikuntzako
sendagilea-, Txema Agirre -ONCEko
masjista-). 95-11-14 TALDEETAKO ZUZENDARIAK,
Juan Fernandez -Mapei-, José Luis
Laca -Euskadi- eta José Luis -Banesto-.
Mekanikari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa
ere izan zen Francis Navarroren eskutik.
|
|

1996an:
MIGUEL
INDURAINi buruzko argazki-erakusketa,
Desiderio Mondeloren eskutik (EFE
agentzia).
96-11-04
PRENTSA TXIRRINDULARITZAN (Bicisport,
Ciclismo a Fondo, Solo Bici, Mikel
Zarralibia -ONCE- eta David Etxeberria
-ONCE-).
96-11-05
DIAPOSITIBEN EMANALDIA. (Rafa Gómez
-Bicisport- eta Txemin Llanos -Ciclismo
a fondo-. Gonbidatuak: Iñaki Lopetegi
-Megabideo-, Iñigo -Polti-, José Luis
Arrieta -Banesto-). 96-11-06
DONOSTIAKO 1997KO MUNDUKO TXAPELKETA
(David García -Euskadi-, Aitor Garmendia
-ONCE-, Javier Minguez, Juan Fernández
-Mapei-, Jaime Ugarte -FVCko lehendakaria-,
Ramón Mendiburu -Unipublic-).96-11-07
MEDIKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA ( Abraham
Olano -Mapei-, Miguel Morras -Once-,
Iñaki Arratibel -Banesto-, Ainhoa
Artolazabal, Eduardo Chozas -profesional
ohia- eta Tito Irazusta -Cope-.)
96-11-08
MOUNTAIN BIKE (Roberto Lezaun -Orbea-,
Jokin Mujika -Orbea-, Joseba Ovando,
Andoni Olaberria -Orbea-, Francis
Navarro -Solo bici- eta Carlos Hernandez
-OTTeko hautatzaile nazionala-).
|
|
|
|
|
|
|
1997an.
97-11-03 TXOMIN PERURENARI
BURUZKO ARGAZKI-ERAKUSKETA.
HITZALDIA.
TOURRARI BURUZKO DIAPOSITIBEN EMANALDIA
(Rafa
Gómez -Bicisport-. Gonbidatuak: José
Luis Arrieta -Banesto-, Igor González
Galdeano -Euskadi-,
Rafa Olarra -Cope-).
97-11-04
PRENTSA TXIRRINDULARITZAN EITBren
eskutik Bideo Montaia. (Gonbidatuak:
Marino Lejarreta -ETB-, Fermin Aramendi
-ETB-, Fernando Lopetegi -ETB-, Jon
Odriozola -Banesto-, Luis Irrigarri
-Arbitroen Kolegioko Lehendakaria-
Dani Egaña -Herri Irratia-).
97-11-05
AFIZIONATUEN SALTOA PROFESIONALETARA
(Gonbidatuak: Julián Gorospe, Manolo
Azkona -ACR-, Joseba Gamboa -Euskadiko
Lehendakaria-, Pedro Horrillo -Baque-,
Haimar Zubeldia -Olarra-).
97-11-06
MUNDUKO TXAPELKETA DONOSTIAN (Gonbidatuak:
Abraham Olano -Banesto-, David Etxeberria
-Once-, Minguez -Vitalicio-, Jaime
Ugarte, Ramón Mendiburu -UCI-, Tito
Irazusta).
97-11-07
TXOMIN PERURENARI OMENALDIA: DOKUMENTALA
ETBren eskutik. Taldeko lagun-ohien
eta zuzendarien aurkezpena. Gonbidatuak:
Chico Pérez -Bicisport-, B.Urralburu
-DV-, Javier Arés -Ser-, Josu Garci
-Marca-, Fermin Aramendi -ETB-, González
Linares -Ser-, Tito Irazusta -Cope-,
Pedro Delgado -RTVE-, Iñaki Sagastume
-Herri Irratia-).
|
|
|
|
|
|
|
KIROL-IHARDUERAK
|
|
| AZOKA
BEREZIA:
Elkartearen
urtemuga zela-eta, 1996ko irailean
(festa iraileko bigarren laraunbatean
ospatzen da) iharduera osagarri bezala
Produktu Gastronomikoen Lehenengo
Azoka Berezia antolatu zen. Aurten
3. Edizioa antolatu da. Azoka honetara
Errioxako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako
Lapurdiko eta Baxenafarroako saltzaileak
etortzen dira eta mota guztietako
produktuak saltzen dituzte: Gozoak,
sagardoa, txakolia, barazkiak, fruitak,
pateak,etab....Onarpen ona izaten
du eta jende asko etortzen da ikustera.
|
|

Elkarteak
Udalarekin batera sariak banatzen
ditu hobekien prestatutako standen
artean: Lehenengo saria: 30.000 pta.
eta eskultura bat. Bigarren saria:
15.000 pta. eta hirugarren saria:
10.000 pta.
|
|
|
|
|
AISIALDIKO
IHARDUERAK
|
|
|
|
| MUS
TXAPELKETA:
1982tik aurrera Elkartearen
Mus Txapelketa ospatzen da, horrela
beste elkarteen artean antolatutako
txapelketetan parte hartzeko eta etxeko
"hoberena" nor den ikusteko
eta "ohore" hori izateko.
ELKARTEEN
ARTEKO MUS TXAPELKETA:
Elkartearen
1. Mus txapelketa antolatu zen urte
berean egin zen elkarteen arteko 1.
Mus txapelketa, bertan herriko elkarte
guztiak parte hartu zutelarik (Behar-Zana,
Uxo-Toki, Zunbeltz eta Irrintzi).
Gerora ondoko herritik, Zizurkiltik,
beste elkarte batek ere parte hartzen
du, Urkamendi Elkarteak hain zuzen
ere. Gure Elkartearen izena askotan
azaltzen da irabazle bezala.

|
|
MUS
TXAPELKETA AZKARRA:
Elkarteko
obrak ordaintzeko diru beharraren
ondorioz sortu zen eta piskanaka garrantzitsua
egiten ari da joku hau gustokoa dutenentzat.
Orain arte bi aldiz egin da eta sari
onak banatzeaz gain, probintziako
puntu desberdinetatik jende asko etortzen
dela esan behar da.

FESTAK:
Elkartea
gaztea denez, herriko festen antolaketan
parte hartu izan dugu beste elkarte
eta udalarekin batera. Ekintza desberdinak
antolatu izan dira: danborrada, konpartsa
desberdinak (eskopeteroak, erroskilaren
ehorzketa, etab.)
|
|
|
|
|
SUKALDARITZAKO
IKASTAROAK:
|
|
|
|
| Sukaldaritzarako
zaletasuna suspertu asmoz, ikastaro
irekiak antolatzen dira, nahi duenak
parte har dezakeelarik: sukaldaritza
elaboratua, erreak, gozogintza, etab.
Ikastaro hauek beti maixu onen esku
egon izan dira: Zabala, Matías Gorrotxategi,
Rafa Gorrotxategi, etab.
ELKARTEKO BAZKARIAK ETA AFARAIAK:
Urtean
zehar eta egun esanguratsuetan afari
desberdin eta barrikoteak antolatzen
dira. Elkarteko festa egunean egiten
den afarira ezik, beste afari hauetara
elkarteko sinpatizanteak ere etor
litezke.

|
|
ISATS-GISATUAREN
LEHIAKETA:
Lehiaketa
hau elkarteen artekoa da, eta bertan
herrikoak ezik, Amasa, Zizurkil eta
Asteasuko elkarteek parte hartzen
dute, hau da, Behar-Zana Elkartea,
Uxo-Toki Elkartea, Zunbeltz Elkartea,
Urkamendi Elkartea, Aitzondo Elkartea
eta Irrintzi Elkartea. Epaimahaian
ospe handiko sukaldariak eta gastronomian
kritikoak direnak egoten dira, eta
hauek, parte hartzen duten sukaldarien
prestaketa altua azpimarratzen dute.
Lau edizioetako palmaresa ondorengoa
izan da: 1995ean: Irrintzi Elkartea.
1996an: Uxo-toki Elkartea. 1997an:
Urkamendi Elkartea. 1998an: Aitzondo
Elkartea. Saria, IRRINTZIko sinboloa
duen eskultura bat izaten da, Tomas
Ugartemendia eskultore handiak egina
eta LACOR etxeko eltze lote bat.
|
|
|
|
|
ELKARTEAREN
EGUNA
|
|
|
|
|
|
|
Iraileko
bigarren larunbatean Elkartearen urtemuga
ospatzen dugu eta honezkero 18 ospatu
ditugu. Egun horretan honako ekintza-programa
eramaten dugu aurrera: Goizeko 9etan:
Azoka Berezia; 11.30etan stand onenen
sariak; 12.00etan isats-gisatuaren lehiaketako
irabazlearen izendapena; 12.15etan Txistor
jatea Elkartean herriko edozeinentzat.
14.30etan bazkideen bazkaria azokako
saltzaile eta gonbidatuentzat. 16.30etan
Mus Txapelketa azkarra bazkide eta bazkaltzera
joan direnen artean. 19.30etan "poteoa"
trikitixaz alaiturik. 21.00etan afaria
bazkideentzat. 00.00"Egin dezala
bakoitzak ahal duena". |
|
|
|
|
GARAGARDOAREN
AZOKA
|
|
|
|
| Bigarren
edizioa bete du azoka honek, arrakasta
handia lortuz bertara hurbildu direnen
artean zein garagardo etxeen artean.
Azoka, Txermin auzoan dagoen Jesusen
Bihotza Ikastolaren azpian antolatzen
da eta bertan Alemaniako Garagardo Azoka
batean aurkitzen diren produktu tipikoak
aurki litezke. Azken edizioan 12 garagardo
ezberdin eskaini ziren (rubiak, afrutatuak,
tostatuak, beltzak, garizkoak, etab....)
saltxitxak (francfourt eta bratiorst)
eta txerri-kodiloa erreta patata-purearekin.
Aurtengo berrikuntza La Gula del Norte
produktua izan da (baratxuriarekin eta
ganbekin), postrea bertako gazta. Azpiegituran
sartzen dira, 400 pertsonentzako janleku
bat, 15 karpa dagokien mahaiekin, barra
bat garagardoak emateko, beste bat janariak
emateko, sukalde oso bat, izozkien postu
bat, jarrak eta "komun herrikoi"
bat ikusteko modukoa. Prezioak ere herrikoiak
dira eta garagardorik garestiena guztion
eskura dago. Beti data berean antolatzen
da, hau da, Santioko festen (uztailaren
25ean) aurreko astebukaeran. |
|
Elkartearen
filosofiarekin jarraituta, aurten
Kilometroak 98an (EUSKARAren aldeko
festa) laguntzaile izan ginen Intxaurrondo
Gastronomia Elkartearekin batera garagardo
azoka bat antolatzen, Tolosaldeako
Ikastolen alde dirua jasotzeko helburuarekin.
|
|
|
|
|
| IRRINTZI
ELKARTEAK
firma komertzial
desberdinei bere lankidetza eskertu nahi die,
hauek gabe ezingo baikenuke gure ekintzak aurrera
eraman. |
|
| Esanda
bezala, hemen duzue zuen etxea eta gurekin harremanetan
jarri nahi izanez gero, hau da gure helbidea:
SDRC IRRINTZI ELKARTEA - Kale Nagusia 27. Tel.
943 69 38 37 /38. Postakutxa / 20150 Villabona
(Gipuzkoa). |
|
| |
|
|
|
|
|